BAKE EPAITEGIETAN EUSKARAZ

Nafarroako eremu euskalduneko bake epaitegietan herritarrek tramite oro euskaraz egiteko aukera dute. Aukera horien artean daude jaiotza erregistroa eta ezkontza erregistroa, besteak beste. Hartara, haur jaioberriaren edo ezkontzaren erregistroa egin behar duen orok euskaraz egiteko adieraz diezaioke bake epaitegiko langileari.

Orain dela hilabete batzuk arte ezin zen halakorik egin Nafarroan, eta gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoan 230tik gora udalerritan ezin da. Aukera hori eduki ahal izateko, bi aldaketa egin behar izan dituzte: alde batetik, Erregistro Zibilen Legea aldatu behar izan dute, tokian tokiko hizkuntza ofizialen erabilerari legezko mugak kentzeko, eta, beste alde batetik, bake epaitegietan info-reg izeneko aplikazio informatiko bat ezarri dute, euskarazko aukera erabili ahal izateko.

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak jakinarazi digunez, UEMAko udalerri batzuetan arazo teknikoak izan dira aplikazioarekin, baina gaur egun udalerri guztietan dago erabilgarri. Beraz, dagoeneko herritarren esku dago erregistroak euskaraz egitea.

Nolanahi ere, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak eta mankomunitatean dauden Nafarroako udalek dei egin diete herritarrei arazoren bat edukiz gero UEMAra deitzeko (943260372).

Guztira, hamabi udalerri dira UEMAko kide Nafarroan: Araitz, Arantza, Arbizu, Areso, Basaburua, Bera, Etxarri-Aranatz, Etxalar, Goizueta, Larraun, Leitza eta Urdiain.

IRRATIKO IRAGARKIA ENTZUN