Diru laguntzetarako deialdiak

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, 2012ko urtarrilaren 17an egindako bileran, euskaraz egiten diren hainbat jarduera diruz laguntzeko deialdiak onartu zituen. Hain zuzen ere honako hauek:

  • Bortzirietako euskarazko aldizkariak diruz laguntzeko deialdia.

icon Aldizkariak deialdia 2012

icon Aldizkariak eskaera 2012

  • Bortzirietako euskarazko irratiak diruz laguntzeko deialdia.

icon Irratiak deialdia 2012

icon Irratiak eskaera 2012

  • Bortzirietan helduen euskalduntze-alfabetatzean ari diren erakundeentzako deialdia.

icon Euskaltegiak deialdia 2012

icon Euskaltegia eskaera 2012

  • Bortzirietako ikastetxeetan euskararen erabilera sustatzeko egitasmoak diruz laguntzeko deialdia.

icon Ikastetxeak deialdia 2012

Diruz lagunduko diren lau gai horietarako deialdiak ezberdinak dira, eta interesatuek dagokien pdf dokumentuan sakatuta ikus ditzakete. Lau deialdien kasuan, eskaerak aurkezteko epea 2012ko urtarrilaren 25ean irekiko da, eta 2012ko otsailaren 10ean bukatuko. Kasu guztietarako epea luzaezina izanen da.