ORGANO KONTZERTUA ETXALARREN

Etxalarko Euskara Batzordeak eta Etxalarko parrokiak organo kontzertua antolatu dute abuztuaren 9an, arratsaldeko 20:00etan, Elizan. Urtero, euskara batzordeak hainbat kultur ekitaldi antolatzen du: kontzertuak, solasaldiak, filmak, antzerkiak, etab. Azkeneko bi urteotan, ahalegina egiten ari da bere egitaraua urte osora zabaltzen (udazkeneko kultur egunez harago). Joxe Benantzi Bilbao Riguero organo joleak J.S. Bach-en, Mozarten, Aita Donostiaren, Verdiren eta Wagnerren obrak eskainiko dizkigu, bertzeak bertze.

Programa osoa eta Etxalarko organoari buruzko informazioa ikusgai duzue ondorengo dokumentuan.

icon Etxalar organo kontzertua