ANIMATU ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ EGITERA!

Hasia da ERRENTA AITORPENA egiteko kanpaina, eta iaz bezala, aurten ere euskaraz egitera animatzen ditugu herritarrak Euskara Mankomunitatetik, ea aurten 2013ko datuak hobetzen ditugun!.

Edozein finantza erakundeetara joaten bazarete aski duzue euskaraz egin nahi duzuela adieraztera bertako langileari edo arduradunari. Kasu batzuetan gazteleraz egin beharra izaten da baina dokumentua inprimatzerako garaian euskarazkoa hautatu eta zure hizkuntzan inprimatuko dute. Beste kasu batzuetan etxera egina iristen da.

Horrelakoetan ere euskarazko alea jaso nahi dela eskatu daiteke, eta horretarako bi bide daude, telefonoz 948 50 51 52 zenbakira deituta edo internet bidez, honako helbidean:

http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/3349/Aitorpenaren-proposamena-zein-hizkuntzatan-egin-

Azkeneko 2 urteotan euskaraz zenbat Errenta Aitorpen egin ote diren jakin nahi duenarentzat taula bat prestatu dugu. Bertan ikusi eta konparatuko dituzue Nafarroan dauden UEMAko herrietako datuak, tartean bortzirietakoak.

icon 2013ko eta 2012ko Errenta Aitorpenaren datuak

Gogoratu Errenta egiteko epea ekainaren 23an amaituko dela.