Errenta aitorpena, euskaraz

Iaz bezala, errenta aitorpena euskaraz egiteko deia luzatu dute Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak. Herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskarazkoak izan daitezen bultzatu nahi dute antolatzaileek. Gainera, administrazioaren euskalduntzean lagunduko du horrek.

Hainbat jarraibide erraz proposatu dituzte errenta aitorpena egiterakoan euskara hautatzeko:

  • Errenta aitorpenaren garaian bulegoan bertan erraten ahal da euskaraz egin nahi duela
  • Telefonoz deitu 948 505 152 zenbakira (NAN + PINa)
  • navarra.es helbidean, “errenta aitorpenaren proposamenaren hizkuntza hautatu” esteka klikatu. Ziurtagiri digitalarekin edo NAN+PINarekin egin ahal da.