Bai Euskarari Bortzirietan

2004ko urrian Kontseiluak eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi eta Lesakan, Bortzirietan hain zuzen, Bai Euskarari Akordioaren barne konpromiso prozesua martxan jartzeko hitzarmena sinatu zuten.

2005eko urtarriletik aitzinera mankomunitateak, bertako euskalgintzarekin batera (horretarako propio sortu zen Jarraipen Batzordearen gidaritzapean), Bortzirietako gizarteari zuzendutako komunikazio kanpaina egin zuen, Bai Euskarari Ziurtagiriak zer dira ezagutu zezaten, alde batetik, eta bertzetik, gizarte eragileek, euskararen aldeko konpromisoak har zitzaten.

Bortziritarren erantzuna sekulako izan zen. Lehenbiziko ziurtagirien banaketa ekitaldian, 124 ziurtagiri banatu ziren. Egitasmoak arrakasta itzela izan zuen gurean.

Ondoko grafikoan ikus daiteke zein sektoretako gizarte eragileek eskuratu zuten:

2006an egitasmoari segida eman zaio, eta 33 gizarte eragilek eskuratu dute ziurtagiria.