ESKERRIK ASKO, PORROTX!

Astezken arratsaldean, Beran, Porrotxen bisita izan genuen. Bortzirietako haur eta guraso aunitz joan ziren Porrotx ikustera, eta ederki gozatu zuten pailazoaren emanaldiarekin. Ondotik, gainera, haur guzientzako txokolatea izan zen.

Porrotxek dei egin zien haur eta guraso guztiei, heldu den igandean Beran ospatuko den Mankomunitatearen Egunean parte har dezaten. Bereziki gonbidatu zituen Matzadan eginen den ekitaldira, denon artean mankomunitatearen logotipo erraldoia osatzeko.

Bortzirietako Euskara Batzordeek eskerrik beroenak eman nahi dizkiote Porrotxi, Mankomunitatearen Eguna bultzatzeko egin duen ahaleginagatik.

Ez ahantzi: igandean denak Berara!