BAI EUSKARARI ZOZKETAREN EMAITZAK

Abenduaren 9an, 12:00etan, Arantzako Herriko Etxean eta udal idazkariaren aitzinean, Bai Euskarari zozketa egin dugu. Zenbaki sarituak honakoak dira:

1. 01.253 zenbakia: Berako Bidaxka ostatuak banatu du bere bezeroen artean. Saria Arantzako Pablo-Enea jatetxean bi lagunentzako otordua da.

2. 10.996 zenbakia: Berako Ricardo Baroja Ikastetxe Publikoak banatu du bere ikasleen artean. Saria Lesakako Txinelka Zapata-dendan trekking-eko oinetako pare batean datza.

Saridunek mankomunitatera deitu behar dute, 948634125 telefonora (goizetan), urtarrilaren 13a baino lehen. Epe horretan ez bada saridunik agertzen, saria eman gabe geldituko da.