PUBLIKOARI GORROTO ANTZEZLANA BERAN

Berako Euskara Batzordeak urtero antolatzen du antzerki emanaldi bat, Berako Kultur Batzordearen laguntzarekin. Aurten Publikoari gorroto antzezlana eskainiko du, Huts Teatroaren eskutik, datorren larunbatean, ekainaren 21a, 22:00tan Berako Kultur Etxean.

Duela ia bi urte eskaini zuten estrainekoz Xabier Mendigurenek idatzitako lan hau. Geroztik, Euskal Herriko hainbat eta hainbat herritan eman dute. Teatroari buruzko hausnarketa jostalari baten moduan hasten da obra hau, publikoarekiko keinuz eta umorez; pixkanaka, ordea, arimaren barrunbe ilunenak joanen dira agertzen: krudelkeria, bortxa, botere-harremanak… giza izatearen amildegi ertzera ailegatzeraino. Eta hori guzia eszenaratzen hiru aktore ikusiko ditugu: Ander Lipus nagusiki, eta Iñaki Ziarrusta eta Miren Tirapu.

Sarrerak 6 € balio du, eta lehenagotik erosten ahal da, Errekalde ostatuan, edo egun berean, Kultur Etxean bertan, 21:00etik aitzinera.

Antzezlanari buruzko informazio gehiago: www.publikoarigorroto.com