BERTSO SAIOA BERAN, LARUNBATEAN

Sustrai Colina, Miren Amuritza, Maialen Lujanbio eta Xabier Terreros dira bertso saio honetan arituko diren bertsolariak. Gaia prestatzen Berako bertso eskolako kideak aritu dira, eta bertako kide bat, Ainhoa Larretxea, arituko da gai jartzaile eta aurkezle lanetan.

Saioa larunbatean, ekainak 6, izanen da, 20:00etan, Berako Kultur Etxean. Berako Euskara Batzordea izan da antolatzailea, eta Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen eta Berako Kultur Batzordearen laguntza izan du.

Sarrerak 3 € balio du, eta kultur etxeko leihatilean bertan erosi ahalko da, 19:30etik aitzinera.