Udalekuetan izen emateko epea zabalik maiatzaren 22tik aitzinera

Maiatzaren 22an, astelehenarekin, irekiko da udalekuetan izen emateko epea, eta zabalik izanen da ekainaren 2ra arte. Ohi bezala, udalekuetan 3-12 urte bitarteko neska-mutikoek izen ematen ahal dute, eta lehentasuna izanen dute Bortzirietan erroldatuak direnek edota bertako ikastetxeetan ikasten ari direnek (D eta B ereduetan). Herri bakoitzean taldea sortu ahal izateko gutxienez 8 neska-mutikok izen eman beharko dute.

Izen emateko bi bide daude:

  • Mankomunitateko web orritik. Izen ematea.
  • Telefonoz: 948 63 41 25 (9:00-13.00).

Udalekuei buruzko informazio xeheagoa hemen.