Salto! Gazteen udalekuak

Aurten ere Salto! Gazte Topaketak antolatu ditu UEMAk gazte euskaldunak sentsibilizatu, aktibatu eta ahalduntzeko. Aste oso batez gazteek euskaraz eta lagunez gozatzeko parada izanen dute  ingurune eder bezain lasaian.

Topaketak uztailaren 10etik 17ra izango dira Sastarrain aterpetxean. 15 eta 18 urte arteko gazteak elkartuko dira zazpi eguneko egonaldian. Gazteek tailerrak, irteerak, mota askotariko ekintzak partekatuko dituzke begiraleekin batera.

Udalerriak euskaldunak izan arren erdalduntzen ari direla ohartuta, UEMAk euskararen arnasguneei buruzko  hezkuntza proiektua sortu zuen duela bi urte. Horren baitan Salto! Gazte Topaketak antolatu ditu asialdi eremuan euskararekiko gazteen sentsibilizazioa lantzeko eta hizkuntza ohituretan urratsak emateko.

Salto! diptikoa