Euskarazko udaleku itxiak haur eta gazteentzat

Urtero bezala, Nafarroako udaletako eta mankomunitateetako euskara zerbituzek haur eta gazteentzako Euskal Herriko udalekuen eskaintza bildu dute. Egonaldi anitz dituzte aukeran, hala nola, bertso udalekuak, kirolarekin zerikusia dutenak, edota sukaldaritza, artea eta txirrindularitzarekin. Euskaraz ongi pasatzeko aukera izanen dute, baita lekuak eta lagunak ezagutzekoa ere. Sei eta hamar egun arteko kanpaldiak dira, ekainean, uztailean eta abuztuan sakabanatuta. Informazio zabalagoa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gazteentzat eta Lehen Hezkuntzako haurrentzat osaturiko eskuorrietan aurki daiteke.

DBH-eskaintza

LH-eskaintza

Bestalde, aurreko udatan egin moduan, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak udaleku irekiak antolatuko ditu Beran, Lesakan, Igantzin, Arantzan eta Etxalarren, 4 eta 12 urte arteko haurrentzat, uztailean eta abuztuan. Datozen hilabeteetan zabalduko dugu informazioa gure sare sozialetan eta eskolen bitartez.