Eskolaz kanpokoak: a ze jarduera pila!!

Irailean sartu garen honetan eta eskolan sartzearekin batera eskolaz kanpoko jarduerak aukeratzen aritzen dira guraso eta seme-alabak. Aukerak egiteko orduan kontuan hartzen ditugu haurrarentzat jarduera motibagarria izatea, bere agenda sobera ez betetzea eta, jakina, jardueraren hizkuntza zein den.

Artikulutxo honetan hainbat gomendio topatu ahal izanen dituzte gurasoek, aukera hori egiteko orduan baliagarri izanen zaizkienak.

Horrez gain, Bortzirietan 12 urte bitarteko haurrentzat dagoen euskarazko aisialdi eskaintza ere kontsulta daiteke.