Lesaka, UEMAko kide

Urriaren 29an egindako osoko bilkuran, Lesakako Udalak Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide izatea erabaki du, EH Bilduko 6 ordezkarien aldeko botoekin eta Geroa Baiko 5 zinegotzien abstentzioarekin. Horrela, Bortzirietako bortz udalak izanen dira UEMAko kide hemendik aitzinera.

Ez da UEMAko kide izatea erabakitzen duen lehen aldia, Lesaka mankomunitate horretako partaide izan baitzen, 2012 eta 2015 bitartean.

UEMAko kide izatea erabaki du Lesakako Udalak