Bortzirietako euskaltegian neguko matrikulazioa martxan

Urte hasmenta da, asmo berriei heltzeko tenorea. Euskara ikasi eta hobetzeko neguko matrikulazio epea ireki dute Bortzirietako Euskaltegian. Interesa duenak, informazioa galdetzeko edo izena emateko bide hauek erabiltzen ahal ditu: 948 637 796 / bortziriak@ikaeuskaltegiak.eus. Euskaltegiaren eskaintzaren berri ematen da ondorengo bideo honetan.

Bortzirietan euskara ikasi eta hobetzeko ikastaroak diruz laguntzen ditu euskara mankomunitateak, % 100ean. Hona hemen dirulaguntza eskaera egiteko argibideak.