Euskarazko udalekuetara joateko aukerak zabalik

Iaz pandemiak sortutako gorabeheren ondotik, aurten berriz ekin diote udalekuak antolatzeari hainbat eta hainbat erakundek. Bakar batzuk dagoeneko izen emateko epeak zabaldu dituzte, eta bertze batzuk laster abiatuko dituzte. Nafarroako euskara zerbitzuek udalekuetara joateko aukeren berri ematen dute urtero. Aurten ere asmoa horixe da, baina gainera udalekuen informazioa eguneratuko dute aldi oro.

Beraz, erne! Euskarazko udaleku irekiei buruzko informazio eguneratua hemen aurkituko duzue. Datak, adinak, prezioak, izen emateari buruzko xehetasunak… guzi-guzia!