2023ko Literatura-geraldiak

Aurten ere Literatura-geraldiak antolatuko dira Nafarroako Mendialdeko euskara zerbitzuen eskutik. Martxoaren 6an hasi eta maiatzaren 3an akabatuko dira, eta 12 saio eginen dira: sei hitzaldi, lau solasaldi eta bi lantegi. Bortzirietan ere horiez gozatzeko aukera izanen dugu, hiru saio antolatuko baititugu bertan:

  • Nola iruzkindu liburu bat, lantegia. Apirilaren 1ean, 10:00etan, Lesakako Arrano Elkartean, Mikel Ayerberekin.
  • Egoerak eta liburuak, hitzaldia. Apirilaren 21ean, 18:00etan, Berako Liburutegian, Joseba Sarrionandiarekin.
  • Bar Gloria, solasaldia. Apirilaren 27an, 17:00etan, Arantzako Liburutegian, Nerea Ibarzabalekin.

Egitasmo honen helburua euskara irakurtzeko ohitura eta zaletasuna zabaltzea da, bai eta herritarren euskarazko kultur kontsumoa eta euskal liburugintza indartzea ere. Bidenabar, Literatura-geraldien bidez, esperientzia literarioak konpartitu eta liburutegi publikoen erabilera bultzatu nahi da.