Enpresan euskara txertatzeko eskuliburua

Nafarroako mendialdeko euskara zerbitzuen eskutik, enpresan euskara txertatzeko eskuliburua eguneratu dugu. Gidaren helburua enpresetan euskararen erabilera eta presentzia sustatzea da, eta, horretarako, hainbat gomendio, argibide eta gaiarekin lotutako informazio biltzen dira argitalpenean.

Bortzirietako gidaren kasuan, honako hauek harrapatuko ditugu bertan:

  • Euskarak lan mundua bereganatzearen garrantzia
  • Euskara planen zabalkundea Euskal Herrian
  • Euskara enpresan txertatzeko arrazoiak
  • Nola txertatu euskara enpresan
  • Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzak
  • Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eskaintzen dituen laguntzak

Bortzirietako enpresetan euskara txertatzeko eskuliburua
Bortzirietako enpresetan euskara txertatzeko eskuliburua (gaztelaniaz)
Enpresetan euskara txertatzeko eskuliburua (Mendialdekoa)