Estatutos

Mankomunitatea erakunde modura formalki sortu bitartean, urtebete luzez Bortzirietako Euskara Zerbitzua Arantzako Udalaren menpe egon zen, bortz udalen artean antolatua eta finantzatua. Azkenean, 1990eko apirilaren 18an, estatutuak NAOn argitaratu zirenean, Bortzirietako Euskara Mankomunitatea formalki sortu zen, Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi eta Lesakako udalek osatuta.

Geroztik estatutuei zenbait aldaketa egin zaizkie, 2001, 2013 eta 2019 urteetan. Egindako aldaketak nahikoa puntualak eta formari dagozkionak izan dira, eta mankomunitateak hasierako izpirituari eta egiturari eusten dio.

Menu