Euskarazko udaleku itxiak haur eta gazteentzat

Urtero bezala, Nafarroako udaletako eta mankomunitateetako euskara zerbitzuek Euskal Herriko udalekuen eskaintza bildu dute. Egonaldi anitz dituzte aukeran haur eta gazteek, hala nola, bertso udalekuak, kirol abenturak, familiatan egonaldiak edota sukaldaritza, margoketa eta txirrindularitzarekin lotura dutenak. Sei eta hamar egun arteko kanpaldiak dira, eta, horietan, euskaraz ongi pasatzeko eta lagun berriak ezagutzeko parada izanen dute parte hartzaileek. Informazio zabalagoa eta Lehen Hezkuntzako haurrentzat osaturiko eskuorrietan topa diteke:

DBH-eskaintza

LH-eskaintza

Bestalde, aurreko udatan egin moduan, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak ere udaleku irekiak antolatuko ditu uztaila eta abuzutan Beran, Lesakan, Arantzan, Igantzin eta Etxalarren, 4 eta 12 urte arteko haurrentzat. Datozen hilabeteetan jarriko dugu informazioa eskuragarri sar