LEGE OHARRA
TITULARRAREN IDENTIFIKAZIO DATUAK:
Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan xedatutakoaren arabera, erailtzaileari jakinarazten zaio webgune honen titularra honako hau dela:
Datuen tratamenduaren arduraduna
- Nortasuna: Bortzirietako Euskara Mankomunitatea
- Helbidea: Herriko Plaza 7, 31790 Arantza
- Telefonoa: 948 634 125
- E-posta: euskara@bortziriak.eus
EDUKIA
Bortzirietako Euskara Mankomunitateak arreta berezia jartzen du webguneko informazioa xehea eta zehatza izan dadin, aldizka eguneratzen du eta akatsak detektatu bezain laster zuzentzen ditu. Hala ere, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak ezin du bermatu informazioa eguneratuta dagoenik eta akatsik ez dagoenik une oro.
Webgune honetan argitaratzen den informazioak izaera berriemailea dauka, eta ez da administrazio egintzen komunikazio bat, ezta komunikatu ofizial bat ere. Azken hauek legez ezarritako bide ofizialetatik jakinaraziko dira.
Hala ere, webgunearen bidez elektronikoki izapidetutako prozedura administratiboetan dokumentu elektronikoak sortu daitezke, osorik edo zati batean. Dokumentu hauek benetakoak izango dira eta indarrean dagoen legeriak aitortzen dien froga balioa izango dute.
ERANTZUKIZUNAREN MUGA
Erabiltzailea izanen da webgune hau bidegabe eta legez kontra erabiltzeagatik hirugarrenei eragin dakizkiekeen kalteen edo arau hausteen erantzule bakarra.
Bortzirietako Euskara Mankomunitateak ez du erantzukizunik izanen sistema elektroniko honen funtzionamendu operatiboaren interferentziek, ez-egiteek, etenaldiek, birus informatikoek, telefono matxurek eta deskonexioek eragin ditzaketen kalte edo galeren aurrean, baldin eta Bortzirietako Euskara Mankomunitatearekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik gertatu badira, eta telefono lineen gabeziek edo gainkargek, Interneteko sisteman edo bertze sistema elektroniko batzuetan gainkargak eragin badituzte sistema elektroniko honen erabileran atzerapenen edo blokeoen ondorio badira.
Bortzirietako Euskara Mankomunitateak ez du bermatzen webgune honetan hirugarrenek emandako edukietan egon daitezkeen akatsen egiazkotasuna, eta ez du haien gaineko erantzukizunik hartzen.
Era berean, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak ez du bere gain hartzen webgune honen bidez zuzenean edo zeharka esteka elektronikoen (loturak) bidez ikus daitezkeen eduki, produktu edo zerbitzuen gaineko erantzukizunik. Esteka horiek ez dute inolako harremanik adierazten Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen eta sarbidea ematen dieten orrialdeen titular diren partikularren edo erakundeen artean. Bortzirietako Euskara Mankomunitateak beretzat gordetzen du bere webgunean agertzen diren estekak alde bakarretik eta edozein unetan kentzeko eskubidea.
Bortzirietako Euskara Mankomunitateak ez du bere gain hartuko erabiltzailearen ordenagailuko disko gogorrean hirugarrenek instala ditzaketen “cookie”-n erantzukizuna, ezta bere webguneko edukietan antzeman daitezkeen akats tipografikoez edo zehaztasun faltez ere.
Bortzirietako Euskara Mankomunitateak horretarako ezarritako bitartekoen bidez (posta elektronikoko postontziak, kontsulta formularioak, etab.) eskatutako edozein kontsulta edo informazio eskaerari erantzuteko ematen duen informazioa orientagarria baino ez da izango, eta ez da inola ere loteslea izanen administrazio prozedurak ebazteko, prozedura horiek aplikatu beharreko lege edo erregelamendu arauei hertsiki lotuta baitaude.
JABETZA INTELEKTUALA
Web atari honen diseinua eta iturburu kodeak, logoak, markak etab. Bortzirietako Euskara Mankomunitatearenak dira, bertzelako titulartasunik adierazten ez bada behintzat, eta dagozkien jabetza intelektual eta industrialeko eskubideek babesten dituzte. Erabilera, erreprodukzioa, banaketa, komunikazio publikoa, eraldaketa edo antzeko bertze edozein jarduera guztiz debekatuta dago, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen berariazko baimena izan ezean.
Baimena ematen da Bortzirietako Euskara Mankomunitateak webgune honetan dituen agiriak eta/edo informazioa berrerabiltzeko, baldin eta eduki horiek osorik badaude eta horien iturria aipatzen bada (37/2007 Legea, azaroaren 16koa, sektore publikoko informazioa berrerabiltzeari buruzkoa). Debekatuta dago legez kontrako jarduerak egiteko erabiltzea. Baimen hori ezin zaie aplikatu jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideen mende dauden dokumentuei (hala nola patenteei, diseinuei eta erregistratutako markei), bereziki hirugarrenen aldetik. Erabiltzaileak ez du Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen eta webgune honetan aipatzen diren hirugarrenen jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak urratzen dituen jarduerarik eginen.
Nolanahi ere, berrerabiltzeko araubidea datu pertsonalen babesa finkatzen duten printzipioak erabat errespetatzen direla bermatzera behartuta dago.
SEGURTASUNA
Bortzirietako Euskara Mankomunitateak hartutako segurtasun neurriak DBEOren 32. artikuluan ezarritakoaren arabera eskatzen direnak dira. Alde horretatik, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, kontuan hartuta teknikaren egoera, aplikazio kostuak eta tratamenduaren izaera, irismena, testuingurua eta helburuak, bai eta pertsona fisikoen eskubide eta askatasunetarako probabilitate eta larritasun arrisku aldagarriak ere, arriskuari egokitutako segurtasun maila bermatzeko neurri tekniko eta antolaketa neurri egokiak ezarrita ditu.
Nolanahi ere, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak mekanismo nahikoak ditu honako hauetarako:
- Tratamendu sistemen eta zerbitzuen konfidentzialtasuna, osotasuna, erabilgarritasuna eta erresilientzia iraunkorra bermatzea.
- Gorabehera fisiko edo teknikorik izanez gero, datu pertsonaletarako eskuragarritasuna eta sarbidea azkar berrezartzea.
- Tratamenduaren segurtasuna bermatzeko ezarritako neurri teknikoen eta antolamendukoen eraginkortasuna erregulartasunez egiaztatu, ebaluatu eta baloratzea.
- Datu pertsonalak berrizendatu eta zifratu, hala badagokio.
PLUGINAK EDO SARE SOZIALETAKO OSAGARRIAK
Webgune honek Facebook, YouTube eta Twitter bezalako sare sozialen pluginak edo osagarriak biltzen ditu. Plugin horiei dagokienez, webgunearen erabiltzaileak honako hau izan beharko du kontuan:
- Sare sozialean erabiltzaile gisa erregistratuta badago eta Webgunea bisitatzean saioa sare sozial horietako edozeinetan irekita badu, bere pluginetan “klik” egitean, sare sozialak Gunea bisitatu duela adierazten dion informazioa jasoko du. Gainera, sare sozial horretan duen erabiltzaile profilari buruzko informazioa emango du (izena, e-maila, argazkia, etab.).
- Sare sozialean erregistratuta ez badago, edo Webgunea bisitatzen duen bitartean saioa irekita ez badu, baliteke sare sozialak gutxienez bere IP helbidea jaso eta biltegiratzea.
Ez baduzu nahi sare sozial batek hemen zehaztutako datu pertsonalak biltzea, ezta gurekin edo hirugarrenekin partekatzea ere, kontsultatu dagokion sare sozialaren pribatutasun politika eta itxi saioa bertan Webgunea bisitatu aurretik.
APLIKATU BEHARREKO LEGEA ETA JURISDIKZIOA
Webgune honekin edo bertan garatzen diren jarduerekin zerikusia duten eztabaida edo arazo guztiak ebazteko, Espainiako legeria aplikatuko da. Legeria horren menpe jartzen dira espresuki alderdiak, eta Iruñeko Epaitegi eta Auzitegiek izanen dute erabilerarekin edo horren ondorioz sortzen diren gatazka guztiak ebazteko eskumena.
DATUEN BABESA
Datuak Babesteko Politikari buruzko gure oharra esteka honetan kontsultatu ahal izango duzu.
COOKIE-EI BURUZKO INFORMAZIOA
Cookie-ei buruzko informazioa hurrengo estekan kontsultatu ahal izango duzu.