Jarraian, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. artikuluan ezarritako informazio betebeharra garatzen da, Bortzirietako Euskara Mankomunitatean egiten diren tratamendu erregistroei dagokienez.

Pribatutasun politikaren bidez, herritarrei, datu pertsonalen titularrei, datu pertsonalen tratamenduari buruzko alderdi espezifikoen berri ematen zaie; bertzeak bertze, honako hauen berri: tratamenduen helburuak, dagozkien eskubideak baliatzeko harremanetarako datuak, informazioa gordetzeko epeak, datuak tratatzeko eta datuak komunikatzeko legitimatzen gaituen arauak.

DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA

ADINGABEAK

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak ez die baimenik ematen 14 urtetik beherakoei beren datu pertsonalak emateko, ez zerbitzuak eskatzeko gaitutako web formularioen bidez, ez harremanetarako formularioen bitartez, ezta mezu elektronikoak bidalita ere.

Beraz, bitarteko horiek erabiliz datu pertsonalak ematen dituztenek formalki adierazten dute 14 urtetik gorakoak direla edo, bertzela, gurasoen eta/edo legezko tutoreen baimena dutela.

WEBGUNEAN DAUDEN IRUDIAK

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, webgunearen bidez, hainbat ekitaldi, jarduera eta abarri buruzko informazioa eskaintzen du. Batzuetan, emandako informazioarekin batera, identifikatutako edo identifikatzeko moduko pertsonak agertzen diren argazkiak edo bideoak aurkezten dira.

Erabiltzaileak argazki hauetakoren batean bere burua ezagutzen badu eta bertan agertu nahi ez badu, dbd@bortziriak.eus posta elektronikoko helbidearen bidez jakinaraziko digu, bere nortasuna egiaztatzen duen agiriaren kopia erantsiz eta agertzen den irudia edo bideoa dagoen webgunearen atala aipatuz. 14 urtetik beherakoen kasuan, eskaera aitak, amak edo legezko tutoreak egin behar du.

ESKUBIDEAK

Datuen babesari buruzko araudiak hainbat eskubide ematen dizkie interesdunei edo datuen titularrei, webgunearen erabiltzaileei edo Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen sare sozialen erabiltzaileei.

Hauek dira interesdunen eskubideak:

    • Sarbide eskubidea: zure datuak tratatzen ari diren, egiten den tratamenduaren helburua, dagokion datu kategoriak, hartzaileak edo hartzaile kategoriak, datuak gordetzeko epea eta datu horien jatorria jakiteko informazioa eskuratzeko eskubidea.
    • Zuzentzeko eskubidea: datu pertsonal okerrak edo osatugabeak zuzentzeko eskubidea.
    • Ezabatzeko eskubidea: datuak ezabatzeko eskubidea, honako kasu hauetan:
      • Datuak ez direnean beharrezkoak jaso ziren xederako.
      • Haien titularrak baimena kentzen duenean.
      • Interesdunak tratamenduaren aurka egiten duenean.
      • Legezko betebehar bat betetzeko ezabatu behar direnean.
      • Datuak informazioaren gizarteko zerbitzu baten bidez lortu direnean, Datuak Babesteari buruzko Europako Erregelamenduaren 8. artikuluaren 1. atala.
    • Aurka egiteko eskubidea: arduradunak bere datuak tratatzearen aurka egiteko eskubidea. Eskubide hori ez da erabatekoa, eta, beraz, arduradunak datuak tratatzen jarraitu ahal izango du, baldin eta frogatzen badu arrazoi legitimoak daudela interesdunaren interesen eta eskubideen gainetik, edo erreklamazioak formulatzeko, burutzeko eta defendatzeko.
    • Mugatzeko eskubidea: datuen tratamendua mugatzeko eskubidea, honako kasu hauetakoren bat gertatzen denean:
      • Interesdunak datu pertsonalen zehaztasuna aurkaratzen duenean, enpresak datu horien zehaztasuna egiaztatu ahal izateko epe batean.
      • Tratamendua legez kontrakoa denean eta interesdunak datuak ezabatzearen aurka egiten duenean.
      • Enpresak dagoeneko datuak behar ez dituenean jaso ziren helburuetarako, baina interesdunak behar dituenean erreklamazioak formulatzeko, burutzeko edo defendatzeko.
      • Interesdunak tratamenduaren aurka egin duenean, enpresaren arrazoi legitimoak interesdunaren arrazoien gainetik dauden egiaztatzen den bitartean.
  • Kontrol-agintaritza eskudunaren aurrean erreklamazio bat aurkezteko eskubidea, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean, (Jorge Juan, 6, 28001, Madril) edo www.aepd.es egoitza elektronikoaren bidez.

Interesdunek adierazitako eskubideak erabili ahal izanen dituzte, Bortzirietako Euskara Mankomunitatera zuzenduta, beren nortasuna egiaztatzen duen agiria aurkeztuz.

HELBURUA, LEGITIMAZIOA ETA HARTZAILEAK

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak herritarrei jakinarazi nahi die zein helburutarako erabiliko dituen bildutako datu pertsonalak, zertan oinarritzen den datu pertsonalak tratatu ahal izateko eta hirugarren entitate eta erakundeei jakinaraziko zaizkien. Horregatik, Tratamendu Jardueren Erregistroak argitaratzen ditu jarraian 2023ko azaroan.

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak dituen neurri teknikoak eta antolaketa neurriak bat datoz Administrazio Elektronikoaren eremuan Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuaren II. eranskinaren (segurtasun neurriak) arabera aplikatutakoekin, eta segurtasun politikan eta erantsitako prozeduretan deskribatuta daude.

TRATAMENDU JARDUEREN ERREGISTROA

Jardueren erregistroa
ENPLEGU PUBLIKORAKO DEIALDIAESPEDIENTEEN KUDEAKETA
ENPLEGATUEN KUDEAKETAEUSKARAREN SUSTAPENA
EKONOMIA ETA KONTABILITATEAREN KUDEAKETAMANKOMUNITATEKO KIDEAK
SARRERA ETA IRTEERA ERREGISTROAONDARE ERANTZUKIZUNA
ABISUAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK