Bortzirietako euskalgintzaren gogoeta estrategikoa

Hiru hamarkadaren ondoren, Bortzirietako Euskara Batzordeek beren ibilbidea amaitutzat eman zuten 2021eko martxoaren 26an egindako batzarrean. Organo horietan udal ordezkariak, herriko eragileak eta herritar euskaltzaleak aritu dira elkarlanean 30 urtez. Halere, formula hori gainbeheran zetorrela ikusirik, batzordeak bertan behera utzi eta euskararen aldeko mugimendu soziala indartzeko gogoeta estrategikoa egitea deliberatu zuten.

Gogoeta hori bi saiotan egin zen. Apirilaren 24an orain arteko ibilbidea aztertzeaz gainera, Euskal Herriko bertze herri eta eskualdetako antolamenduak ezagutu ziren. Maiatzaren 29ko saioan, berriz, aurreko saioa oinarri, Bortzirietako euskalgintza antolatzeko aukera berriez eta haren egitekoez hausnartu zuten bertara bildutako 50 euskaltzaleek. Saio horien bukaeran asmo horri forma emanen zion talde eragilea eratu zen.

aktibatuko gara

Prozesua laburbiltzen duen bideoa: