Euskara zerbitzua

Mankomunitatearen sorreran euskara teknikari bakarra aritzen zen bertan lanean, eta Arantza eta Igantziko udaletako idazkariak egiten zituen mankomunitateko idazkaritza lanak. 2000. urtetik aitzinera ekipoa handitzea erabaki zen, bertze euskara teknikari bat kontratatzea. Hamarkada horren bukaera aldera, lantaldeari administrari bat gehitu zitzaion. Gaur egun, beraz, bi euskara teknikari ari dira mankomunitatean lanaldi osoan, eta administrari bat lanaldi erdiz. Idazkaritza lanak Arantza eta Igantziko udaletako idazkariak egiten ditu.

Mankomunitatearen egoitza eta bulegoa Arantzako Herriko Etxean daude, bigarren solairuan. Astelehenetik ortziralera dago irekia, goizeko 8:00etatik 15:00ak bitartean.