Astelehenean, martxoaren 30ean, igaro zen Korrika gure eskualdetik. Jende aunitzek hartu zuen parte eta hagitz giro polita izan zen. Denetara 23 kilometro egin zituen Bortzirietan, baina talde gehiagok erosi zuten kilometroa; azkenean 49 taldek hartu genuen parte. Pentsa, denok sartu ahal izateko, batzuek kilometroa elkarrekin egin behar izan zuten! Ez da seinale txarra! Argazkiak ikusi nahi izanez gero, korrikaren web orrian daude.
Korrika ez da bukatu oraindik ordea: apirilaren 4an, larunbatarekin, Korrika Besta eginen da Arantzan, eta apirilaren 5ean, Gasteizen, Korrikaren bukaera ospatzeko besta izanen da.
Beraz, apirilaren 5a arte, ttipi-ttapa, ttipi-ttapa… KORRIKA!