Ttipi-ttapa telebistaren afera dela eta, martxoaren 31n, asteartea, Bortzirietako alkate eta zinegotziak Nafarroako Hezkuntza kontseilariarekin, Perez-Nievasekin, bildu ziren. Ondotik, prentsaurrekoa eman zuten eta bertan adierazi zutenez, Perez-Nievasek hitzez adierazi zien, 2009an, iaz adinako diru laguntza emanen dietela Nafarroako euskarazko komunikabideei, eta telebisten lizentziaren gaiaren inguruan ere urratsak emanen dituela.