LEHENBIZIKO SOLASA EUSKARAZ

Lesakako Euskara Batzordeak, iaz bezala, hainbat ekitaldi antolatu zuen San Juan bezperarekin. Duela urte eta erdi etxeen izenak paratzeko abiatutako kanpainari segida eman zioten, lehen-lehenik. Plaza Berriko eta Antoiu karrikako etxeen izenak paratu zituzten txanda honetan. Akordeoilarien doinuek girotu zuten ekimena, herritarren artean hagitz harrera beroa duena. Ondoren komentu aitzinean emanaldiak izan ziren, eta, bukatzeko, San Juaneko sua piztu zuten. Informazio gehiago esteka honetan.

www.noticiasdenavarra.com