EUSKARA BATZORDEKIDEEK MANKOMUNITATEAREN EGUNA AURKEZTU DUTE

Aurten bete ditu Bortzirietako Euskara Mankomunitateak 20 urte. Sorreratik, Bortzirietako arlo guztietan eragin nahi izan du: kulturan, familian, administrazioan, irakaskuntzan, ekonomian, etab. Mankomunitateak argi erakutsi du Bortzirietan euskara normalizatzeko tresna egokia eta baliagarria dela. Ordea, euskarak Bortzirietan bide luzea du egiteke, eta horretan lanean behar bezala aritzeko mankomunitateak ongi hornitua egon behar du.

icon Prentsaurrekoa

Ongi hornitua giza baliabideekin —batez ere herritarren parte hartzearekin—, eta ongi hornitua baliabide ekonomikoekin eta materialekin. Besta egun honek, bada, egindako bidea eta lana ospatzeaz gainera, oraindik egiteke dagoen guztia gogorarazi nahi du, eta hori behar bezala egiteko mankomunitate indartsu bat aldarrikatu.

Irakurgai duzue hemen egunari buruzko informazio xeheagoa, eta egitarauaren aurrerapena.

Ttipi-ttapa

Diario de Noticias

Diario Vasco