Irailaren 27tik urriaren 29a bitarte irekita egonen da Solaslaguna egitasmoan izena emateko epea. Bortzirietan abiatu zen Solaslaguna egitasmoa, eta, gero, Baztanera eta Malerrekara zabaldu zen. Iaztik aitzinera, Topagunearekin ari gara esperientzia hau garatzeko asmotan. Ingurune osorako langile bat ari da dinamizazio lanak egiten: Oianko Garde.
Mintzapraktika egitasmoek zabalkunde handia dute. Eusko Jaurlaritzak esperientzia hauen eraginkortasuna neurtzeko ikerketa egin du, eta, emaitzen arabera, parte hartzaileei aunitz balio izan die beren euskara hobetzeko, gehiago erabiltzeko, eta euskaraz bizitzeko nahia handitzeko.
Laguntzaile papera betetzen dute euskaldun zaharrek ere hagitz ongi baloratzen dute egitasmoa, euskara ikasi edo hobetu nahi dutenei mesede handia egiten dietela ikusita.
Eskaini astean ordubete euskara praktika nahi duten herritarrei, eskertuko dizuete eta!
Izena emateko informazioa hemen duzu: orribikoa eta izen-emate fitxa.
Ikusi Spota!