EUSKARA BATZORDEEN BERRIAK: IRAILEKO ALEA

Euskara Batzordeen Berriak gehigarriaren azken zenbakia argitara eman dugu berriki Ttipi-ttapan. Urtean bizpahiru ale kaleratzen ditugu, eta 2011ko irailekoan, honako gai hauek jorratu ditugu: Batzorde Erabakitzaile berriaren osaketa, Jolastuko gara? urte bateko haurrak dituzten familientzako gida, Punpalaplan gurasoentzako ikastaroa, ume jaio berriak euskaraz erregistratzea eta abizenak euskal grafiarekin paratzea.

icon Euskara Batzordeen berriak 2011ko iraila