ALFABETATZEARI BURUZKO IKERKETA

Nafarroa iparraldeko euskara zerbitzuok alfabetatzeari buruzko hausnarketa abiatu genuen 2010ean. Herritarrek euskara irakurri eta idazteko trebetasunari buruz zuten iritzi, jarrera eta esperientziak ezagutu nahi genituen, gure kanpaina eta esku hartzeak horien arabera egokitzeko. Horretarako, Aztiker soziologia enpresarengana jo genuen. Elkarrekin ikerketa planteamendua adostu genuen, eta, 2011n, hainbat herritarri elkarrizketak egin zizkioten. Horiek izan dira aurkeztu diguten ikerketaren lehengaia.

Bertatik, informazio baliagarria lortu dugu heldu den urteotan alfabetatzearen gaia lantzeko. Ikerketaren emaitzen, ondorioen, eta gaiak prentsan izan duen tratamenduaren gainean informazioa gehiago duzue jarraian.

icon Prentsa txostena

icon Alfabetatze ikerketa Ttipi-ttapan

Bortzirietako Euskaltegia

Zuzeneko irakurketa saioa helduen alfabetatzea sustatzeko