OTSAILEKO SAIO OSAGARRIKO HITZORDUA
MENU BEGETARIANO IKASTAROA eta ondotik bazkaria
OTSAILAREN 25EAN, LARUNBATA
IKASTAROA EMATEKO ARDURADUNAK GURE SOLASLAGUNAK IZANEN DIRA:
Karloz Patxeko (Ezkurra)
Itziar Irastortza (Doneztebe)
Isabel Rezola (Elizondo)
Prestatu beharreko menua:
– Babaganus: berenjenarekin egindako pasta-purea, patearen antzera jaten da. Erdi ekialdetik datorren jakia da.
– Entsalada beroa
– Falafel: Jaki arabiarra da, garbantzuekin edo babekin egindako kroketa antzekoa.
Erosketak egiteko hitzordua, Maylin ostatuan 10:30ean izanen da. Bertan kafetxoa hartu eta menua prestatzeko beharrezkoak diren osagaien zerrenda eginen dugu. Zerrenda prest dugularik, EROSKETAK EGITERA JOANEN GARA.
Eta handik, ikastaroa eta bazkaria!!!