AISIALDIKO BEGIRALEENTZAKO IKASTAROA

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak aisialdiko begiraleentzako ikastaroa antolatu du

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak aisialdiko begiraleentzako ikastaroa antolatu du. Guztira 10 orduko ikastaroa izanen da, hiru saiotan banatua. Lehen saioa apirilaren 20an izanen da, arratsaldeko 6:00etatik 8:00etara, eta “Udalekuetan hezkidetzan hezten” gaia jorratuko dute, oinarri teorikoak eta praktika uztartuta. Bigarren saioa apirilaren 21ean izanen da, larunbatarekin, goizeko 9:30etik 14:00ak arte, eta landuko den gaia “Haur heziketa udaleku irekietan”. Hirugarren eta azken saioa apirilaren 28an izanen da, larunbatarekin, goizeko 9:30etik 14:00ak arte, eta kasu honetan “Aisialdiko hezitzaileen eginkizuna hizkuntza normalizazioan” landuko dute. Saio guztiak Beran izanen dira, Beralandeta eraikinean.

Ikastaro hau egiteko interesa duen orok Bortzirietako Euskara Mankomunitatean izen eman behar du, martxoaren 26tik apirilaren 4rako epean. Horretarako nahikoa izanen da telefonoz deitzea (948634125, 9:00-13:00) edo e-postaz idaztea (euskara@bortziriak.eus). Matrikularen prezioa 25 eurokoa da, eta gehienez ere 25 lagun onartuko dira.

Laster begiraleen lan poltsa osatzeko deialdia argitaratuko du mankomunitateak, nagusiki udalekuetan arituko diren begiraleak hautatzeko helburuarekin. Ikastaro hau egin izana baloratu eginen da deialdi horretan.