Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak bere eguna ospatuko du datorren ekainaren 9an. Aurtengoan Goizuetan izanen da egun osoko besta, eta bertakoek egitarau zabala prestatu dute.
Arantza, Bera eta Etxalar UEMAko kide dira, eta berriki Igantziko Udalak ere UEMAn sartzea erabaki du. Hain zuzen ekainaren 9an Goizuetan eginen den batzarrean onetsiko dute erabaki hori.
Bortzirietako Euskara Mankomunitateak UEMA egunean parte hartzera deitzen ditu herritar guztiak. Nahi izatera, autobusez joateko aukera dago. Horretarako Igantziko Udalera deitu behar da, 948 637 781 telefonora, ekainaren 1a, ortzirala, baino lehen.
UEMA eguneko herri bazkarira joan nahi izanez gero, txartelak aitzinetik hartu behar dira. Horretarako UEMAko bulegora deitu behar da, 94 627 91 95 telefonora. Helduen txartelak 18 € balio du, eta haurrenak 12 €.