Aurten ere martxan da Solaslaguna egitasmoa. Parte hartu nahi baduzu edo bertzerik gabe gehiago informatu, aurkezpen hitzaldira eta ondoren eginen den luntxera gonbidatu nahi zaitugu, azaroaren 16an, ortziralarekin, 19:30ean, Lesakan, euskaltegian (Matxinbeltzenean).
Bortzirietako Euskara Mankomunitatez gain, Malerrekako Mankomunitatea eta Baztango Udala ere egitasmoaren sustatzaile dira. Helburua euskararen erabilerari bultzada ematea. Horretarako, euskaraz solastatzeko zailtasunak dituztenak eta euskaraz ongi solasten direnak taldeka biltzen dira astean ordubetez. Erran beharrik ez dago parte hartzea erabat debaldekoa dela. Egitasmo hau aitzinera ateratzeko denen beharra dugu, bai euskaldun zaharrena eta baita euskaldun berriena ere.