EUSKARARI BURUZKO GOGOETA PROZESU ARRAKASTATSUA

Apirilaren 20an eta maiatzaren 4an Bortzirietan euskarak dituen erronkei buruz gogoeta egin genuen hainbat herritarrek. Gogoeta saioak hagitz jendetsuak izan ziren: lehenbizikoan euskararen egoera izan genuen aztergai, eta 80 lagunetik gora elkartu ginen. Bigarrengoan, etorkizunean lehentasunez landu beharreko lan ildoak eta egitasmoak izan genituen hizpide 70 lagunetik gora.

100 lagun baino gehiagok parte hartu genuen gogoeta prozesu honetan, eta guztion ekarpen eta iritziekin osatuko dugu Bortzirietan euskararen plan estrategikoa.

Euskara mankomunitateak guzti-guztiei eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu.

Gogoeta saioen dinamizazioaz Elhuyar Aholkularitza arduratu da, eta lan saioak biziak eta emankorrak izan dira. Parte hartzaileek hagitz ongi baloratu dituzte erabilitako metodologia eta saioen dinamika.

Saioetan ateratako emaitzekin txostena idatziko du Elhuyarrek. Txosten horri ekarpenak eta zuzenketak egiteko modua izanen da, eta horretarako kontraste talde bat osatuko da. Euskararen gogoeta prozesuaren emaitza edo plan estrategikoa ekainaren 7an aurkeztuko da, ortziralarekin, 19:00etan, Beran (tokia zehazteke dago). Datozen urteotan euskararen normalizazioan egin beharreko lana gidatzeko funtsezko tresna izanen dute aurrerantzean euskara mankomunitateak eta euskalgintzak.

Artikulua Ttipi-ttapan