SOLASLAGUNAREN IKASTURTE BERRIA: EMAN IZENA!

Laster batean Solaslaguna egitasmoaren ikasturte berri bati hasiera emanen diogu. Gogoz eta indarrez ekinen diogu, gure herrian euskaraz egiteko taldeak eta aukerak hedatzeko. Aurten inoiz baino parte hartzaile eta talde gehiago lortu nahi ditugu. Gainera, ikasturtean zehar, euskaldun orori eskainitako hainbat jarduera, irteera eta ikastarotan parte hartzeko aukera izanen da. Eta gogoan izan, egitasmo honetan euskararen transmisioan parte hartzeaz gain, lagunak egiten direla!

Izena emateko epea urriaren 25era arte egonen da zabalik. Horretarako, eta informazio gehiago nahi izanez gero, solaslagunaren txokoarekin harremanetan jartzen ahal zara, 610920673 telefonora deituta, edo solaslaguna@topagunea.org helbidera idatzita.

icon Solaslaguna diptikoa

icon Solaslaguna kartela

icon Mintzapraktika prentsa oharra

{youtube}wLDDfM25J-w{/youtube}

icon Erreportajea Ttipi-ttapan

icon Xorroxin irratian elkarrizketa