SARE SOZIALEI BURUZKO IKASTAROA LESAKAN

Heldu den azaroaren 6an, asteazkenarekin, 17:00etatik aitzinera, sare sozialei buruzko ikastaroa izanen da Matxinbeltzenean.

Helburua da teknologia berrien eta sare sozialen euskarazko erabilera bultzatzea, eta bereziki euskara ikasleak motibatzea. 3 orduko iraupena izanen du, eta trebatzailea Lander Arbelaitz izanen da, Argiako kazetaria. Euskara ikasleek, solaslagunek eta langabetuek doan izanen dute trebakuntza saioa. Gainerakoek 10 € ordaindu beharko dute matrikula gisa. Izena emateko epea urriaren 28tik azaroaren 5era izanen da zabalik, eta 948 634125 telefonora deituta edo euskara@bortziriak.eus helbidera idatzia egin ahal izanen da.

EDUKIA

  • Zer den sare sozial bat.
  • Zeintzuk dira sare sozialik erabilienak.
  • Zer komunikatu dezakedan sare sozial batean.
  • Zein abantaila duen niretzat edota nire enpresarentzat sare sozialetan aritzea.
  • Nola eman dezakedan alta sare sozialetan.
  • Behin alta emanda zein ohitura hartu behar dudan sare sozialetan emandako alta eraginkorra izateko.

BALIABIDE TEKNIKOAK

  • Parte hartzaileei eskatuko zaie ordenagailu eramangarria ekartzeko (baldin badute). Bertan hiruzpalau izanen dira uzteko.

Ttipi-ttapan