Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, 2014ko martxoaren 25ean egindako bileran, euskaraz egiten diren hainbat jarduera diruz laguntzeko deialdiak onartu zituen. Hain zuzen ere honako hauek:
- Bortzirietako euskarazko aldizkariak diruz laguntzeko deialdia:
Eskaera orria Aldizkariak 2014
- Bortzirietan helduen euskalduntze-alfabetatzean ari diren erakundeentzako deialdia:
Eskaera orria Euskaltegiak 2014
- Bortzirietako euskarazko irratiak diruz laguntzeko deialdia:
- Bortzirietako ikastetxeetan euskararen erabilera sustatzeko egitasmoak diruz laguntzeko deialdia:
Eskaera orria Ikastetxeak 2014
Diruz lagunduko diren lau gai horietarako deialdiak eta eskaera orriak ezberdinak dira, eta interesatuek dagokien pdf dokumentuan sakatuta ikus ditzakete. Lau deialdien kasuan, eskaerak aurkezteko epea 2014ko apirilaren 1etik 30era, bi egunak barne, izanen da. Kasu guztietarako epea luzaezina izanen da.