Mankomunitatetik Bortzirietako hizkeraren ezaugarriak biltzen eta aztertzen hasi nahi dugu, eta hiztegia ere egin nahi dugu. Hasiera batean ezaugarri horiek biltzen eta aztertzen arituko gara, eta ondotik ikusiko dugu egindako lana nola argitaratu eta ezagutzera eman.
Lan hori auzolanean eginen dugunez, horretan aritzeko prest direnen zerrendatxoa osatu nahi dugu. Beraz, laguntza eskatzen dizuegu, lan horretan aritzeko interesa eta gogoa izaten ahal duen jendea lokalizatzeko. Izan daitezke filologoak, euskara irakasleak
edota bertzerik gabe horrelako gaiak gustukoak dituzten herritarrak, denontzako lana izanen da-eta.
Eskatzen dizuegun gauza bakarra da horrelako jendea ezagutzen baduzue, haien berri guri emateko (izena, telefonoa eta e-posta, ahal bada). Eskertuko genizueke urriaren 3a baino lehen bidaltzea datuak.
Telefonoz deitzen ahal diguzue (948 63 41 25) edo e-postara idatzi (euskara@bortziriak.eus).