SOLASLAGUNA IZAN NAHI AL DUZU?

Solaslaguna egitasmoan parte hartu nahi baduzu oraintxe duzu garaia, izen emateko aldia irekia da.

Zer da Solaslaguna? euskaraz aritzeko gune aproposa da. Euskara ikasleak eta euskaraz dakitenak elkartzen dira astean ordubetez euskara praktikatzeko. Euskaltegitik edo eskolaz kanpo eguneroko gaietaz euskaraz solasteko tarteak eskaintzen ditu Solaslaguna ekimenak. Bortzirietan badira taldeak egitasmo honetan ari direnak, zuk ere parte hartu nahiko bazenu animatu eta eman izena!

Ondoko estekan izanen duzu informazio zehatzagoa.

http://solaslaguna.blogspot.com.es/

icon Izena emateko orria