Erriberako zenbait taldek Errigora kanpaina martxan paratu dute, azken bi urteetan bezala. Hango produktuak zabaldu nahi dituzte, eta horrekin batera bertako ikastolak, euskaltegiak eta euskalgintzak dituen proiektuak lagundu. Horretarako hango produktuekin osatutako kutxa batzuk prestatu dituzte (olioa, piperrak, potxak, kardoak, borrajak, esparragoak, tomatea, ardoa…), 50 eurotan erosten ahal direnak.
Kanpaina Bortzirietan zabaldu nahi dugu. Laster etorriko zaigu aginaldo, opari eta konpromisoen garaia, eta ideia ona izaten ahal da horrelako kutxa bat oparitzea. Eskaerak heldu den azaroaren 12a arte (asteazkena) egiten ahal dituzue, honako toki hauetan:
ESKAERAK NON EGIN |
|
Arantza |
Herriko etxean |
Bera |
Amaleun arraindegian |
Botxo ostatuan |
|
Errekalde ostatuan |
|
Kataku ostatuan |
|
Labiaga ikastolan |
|
Etxalar |
Herriko okindegian |
Igantzi |
Herriko etxean |
Lesaka |
Arrano ostatuan |
Mendegia harategian |
|
Izarra okindegian |
|
Tantirumairu ikastolan |
Zertara dator Errigora?
https://www.youtube.com/watch?v=JsuoS7LRyi4