EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak Euskarazko Produktuen Katalogoaren 1.300 ale banatu ditu, bertako ikastetxeetako ikasleen artean nahiz liburutegi eta dendetan.

Katalogoak euskaraz argitaratzen diren liburuak, DVD eta filmak, informatika produktuak eta app-ak, aldizkariak, komikiak, jostailuak eta jokoak… biltzen

ditu, betiere 16 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat egokiak direnak.

www.katalogoa.org webgunean informazio zabalagoa aurkitzen ahal da. Bertan produktu gehiago ere badaude, baita horiek erosteko aukera ere. Urtean zehar sortzen diren produktuen berri izateko harpidetza sistema ere bertatik egin daiteke.

Bideoa:

http://www.youtube.com/watch?v=6n47m78e_M4&feature=youtu.be&a

Katalogoa:

icon Euskarazko produktuen katalogoa 2014-2015