Kontseilua datorren apirilaren 25erako ekitaldi jendetsu bat prestatzen ari da. Iruñeko Anaitasuna kiroldegian izanen da. Hori aurkezteko eta aitzinetik herrietan egin behar den lanaren berri emateko bilera izanen da Lesakan, udalak Koskontako bidea, 7, 2.ean duen egoitzan, hurrengo ortzegunean, urtarrilak 22, 7:00etan.
Bilera irekia izanen da, eta Bortzirietako euskara batzordekideak ez ezik, bertako eragileak eta euskaltzaleak ere bilerara gonbidatuak daude.
Kontseiluaren ekimen berri hau 2010eko maiatzean antolatu zuen Euskaraz Bizi Nahi Dut manifestazio arrakastatsuari segida ematera dator (http://euskalerriairratia.com/?p=2937). Izan ere, orduan manifestazioa antolatu zuten eragileek lanean jarraitu dute, Nafarroako Mahaia deitutakoan. Apirileko ekitaldi hau antolatzeko arrazoiak begibistakoak dira, eta erran daiteke 2010eko arrazoiak areagotu ere egin direla.