UDALEKU ITXIEN ESKAINTZA

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, Nafarroako bertze hainbat toki entitatetako euskara zerbitzuekin batera, euskarazko udaleku itxien eskaintza bildu dute argitalpen bakarrean.

Bildutako informazioarekin bi esku-orri argitaratu dituzte. Batean, Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako euskarazko udaleku itxien berri ematen dute; guztira hamasei proposamen bildu dira. Bertzean, DBHko ikasleei zuzendutakoen berri eman dute; kasu honetan hamahiru eskaintza dira.

Esku-orrietan udaleku bakoitzaren antolatzailea nor den, zein adinetarako den, datak eta prezioak ematen dira, baita informazio gehiago lortzeko helbideak eta telefonoak ere. Euskara Zerbitzuek eskualdeko Lehen Hezkuntzako eta DBHko

ikastetxe guztietan banatuko dituzte esku-orriak.

Adi! Eskaintza gustuko izanez gero, zenbait udalekuren kasuan izen emateko epeak zabalik daude.

Informazio xehea erantsita doazen pdf-etan dago.

icon Udaleku itxiak LH 2015

icon Udaleku itxiak DBH 2015