Urtero bezala, mankomunitateak udalekuak antolatu ditu 3 eta 12 urte bitarteko neska-mutikoentzat. Aurten inoiz baino haur gehiagok izen eman dute: guztira 187 haur ibili dira udalekuetan. Eta udalekuak gidatzen eta dinamizatzen 23 begirale aritu dira. Herriz herri honela izan dira izen emateak: Arantzan 25 neska-mutiko, Beran 84, Etxalarren 16, Igantzin 8 eta Lesakan 54.
Udalekuak uztailaren 6tik 31ra izan dira Arantza, Bera eta Etxalarko kasuan, uztailaren 13tik abuztuaren 7ra Lesakan eta Igantzin, berriz, hamabortzaldi bakarrean, uztailaren 13tik 24ra. Hain zuzen ere aurten lehen aldiz aukera izan da udalekuetan lau asteetarako edo bi astetarako izen emateko. Aukera horren alde egin dute 45 haurrek.
Gainera, aurten udalekuak bortz herrietan atera dira. Izan ere, azken hiruzpalau urteotan herri batzuetan ez dugu lortu talderik ateratzea.