Zabalik dago begiraleen lan poltsa osatzeko deialdian izen emateko epea. Interesa dutenek eskaerak aurkeztu behar dituzte heldu den ekainaren 7ko 13:00ak baino lehen. Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen egoitzan (Herriko Etxeko Plaza 7, 2. 31790 Arantza).
Deialdi honetan parte hartzeko beharrezkoa da 16 urte beteak izatea eta DBHko titulazioa izatea, baita euskaraz jakitea ere (C1 maila).
Eskaera guztiak jaso ondoren, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda ekainaren 9an argitaratuko da, mankomunitatearen webgunean (www.bortziriak.eus). Izengaiek bortz eguneko epea izanen dute erreklamazioak egiteko edo dokumentazioa osatzeko. Ondoren behin betiko zerrenda argitaratuko da. Onartutako izengaiek ahozko proba praktiko bat egin behar dute ekainaren 19an, Berako Beralandeta eraikinean.
Mankomunitateak zerrenda hau erabiliko du udaleku irekietan lanean aritzeko behar dituen begiraleak kontratatzeko. Halere, 2017an osatuko den zerrenda 2016koaren osagarri izanen da: hau da, kontratazioak egiterakoan lehentasuna izanen dute aurreko urtean eratutako lan poltsak, eta hori agortu ondotik hasiko da 2017ko zerrenda erabiltzen.
Deialdiari buruzko xehetasun guztiak eta izen emateko inprimakia:
Begiraleen lan poltsa osatzeko deialdia 2017
Eskaerak aurkezteko epea bukatuta, hauxe da onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda:
Onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda
Erreklamazioak egiteko eta dokumentazioa osatzeko epea iragan ondoren, hauxe da onartu eta baztertuen behin-betiko zerrenda eta ahozko proba praktikorako ordutegia:
Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda eta ahozko proba praktikorako ordutegia
Merezimenduen balorazioa eta ahozko proba praktikoko emaitza kontuan hartuta, hauxe da begiraleen lan poltsako azken akta: