Zuk jakin ez arren, zure ordenagailuko nabigatzaileak lehenetsitako lehenengo hizkuntza erdarazkoren bat izaten ahal da. Hala da euskaldunen gehiengoaren artean (%80-90etik gora). Zer egiten ahal duzu hori aldatzeko? Interneten lehenengo hitza euskaraz emateko eta Interneteko edukien artean euskarazkoa lehenesteko?
Interneten nabigatzean eta mugikorretan euskara lehenesteko kanpaina abiatu dute Kontseiluak, .eus-ek, Ikastolen elkarteak eta CodeSyntax-ek. Euskara lehenesteko eta lehenbiziko hitza euskaraz izan dadin zure ordenagailua konfiguratzeko aholkuak eta argibideak jarraian dituzue.