Berako Euskara Batzordearen ekimenez, duela urtebete pasa oroimenarekin lotutako herri antzerki proiektu hau abiatu zen. Emanaldien garaia ailegatu da; hiru emanaldi izanen dira, hiru egun jarraietan: uztailak 21, 22 eta 23. Hirurak kultur etxeko aretoan izanen dira, 20:00etan. Sarrerak online erosten ahal dira (http://www.berakoagenda.eus/archivos/1451) edota Berako turismo bulegoan.
Ez da antzerki emanaldi soila; gibeletik dokumentazio fase luzea izan du, eta batez ere bertakoek emandako testigantzetan oinarrituko da emanaldia. Gainera, gidoiak bereziki emakumeen ikuspegia jasotzen du. Ikus spota: https://youtu.be/y0n_ao9Z6nI